Bere umezaroaz erantzi zenetik dago mudatua.
Azal geruza bat falta zaiola dio berak.
Kale bazterren batean utziko zuen azala
kamiseta zaharrak uzten diren lez korapilo eginda.
Oraindik azkura ematen diote oroiminek,
zaurian hazkatzeko
plazerarekin askiesten da.
Azal geruza bat gutxiago daukala dio berak urtaro bakoitzean.
Non biluztuko ote da hain azkar?
credits
from MUDA,
released September 14, 2020
Lyrics : Leire Bilbao
Music : Thierry Biscary
Arrangements : Jeremie Garat
Brass arrangements : Vianney Desplantes
A lost masterpiece of Brazilian music, from an artist who remains a mystery to this day, get second life via a glorious reissue. Bandcamp Album of the Day Sep 23, 2016