1. |
MUDATZEN
02:45
|
|||
Bere umezaroaz erantzi zenetik dago mudatua.
Azal geruza bat falta zaiola dio berak.
Kale bazterren batean utziko zuen azala
kamiseta zaharrak uzten diren lez korapilo eginda.
Oraindik azkura ematen diote oroiminek,
zaurian hazkatzeko
plazerarekin askiesten da.
Azal geruza bat gutxiago daukala dio berak urtaro bakoitzean.
Non biluztuko ote da hain azkar?
|
||||
2. |
TATUAIA
03:23
|
|||
Loreak gorputzan
tatuatu nahi ditut
Petalak bularran
Hostoak sabelan
Loreak larruan
josi itzazu orain
lagundu nezazu
orratz fin honekin
Ez dizut erranen
zergatik ote diren
zainetan naukazu
tintaz bete izkizu
Loreak gorputzan
tatuatu nahi ditut
armadura on bat
eraiki behar baitut
Loreak larruan
ederra sentitzeko
gorputza nereganatzeko
azken batean
Nortasun berri bat
lortzeko beharra daukat
Loreak gorputzan
tatuatu nahi ditut
Petalak bularran
Hostoak sabelan
Bortxatu ninduen
izana/duintasuna galarazi
Sei urte nintuen
bizi nahi dut, bizi...
|
||||
3. |
MUDA
03:10
|
|||
Larrazken, negu, primadera, uda,
ilbeltzetik eta abendura
gidari aldagaitz den mentura,
dena da funtsaren ñabardura.
Ekintzak amentsen agindura,
burutu gabekoen mindura,
mina, arta, zauriak, arrangura...
noizbait goraturen dut aingura.
Muga bakarra duket: zerumuga.
Ene isla ez dea izar hura?
Azal-mamiak nahi ditut muda,
nihaur izaiteko orena heldu da.
Zer niz, izana ala deitura?
Orroimina edo ahanztura?
Ai, itzul nindaiteke gustura
hau guztia hasi zen lekura...
...bagarik sartuko ez den bortura,
ene baitako pentsamendura,
ororen, deus ezaren sorburura...
airea, lurra, sua eta ura.
Mundurat jinik ere har modura,
tximeleta ikusten dut ardura.
Ez niz sofritzeko sortu mundura,
bizipoza nahi dut berreskura.
Muga bakarra duket: zerumuga.
Ene isla ez dea izar hura?
Azal-mamiak nahi ditut muda,
nihaur izaiteko orena heldu da.
|
||||
4. |
ATZOKO GAUA
03:03
|
|||
Oroitzapen bat da zure usaina
apalduz doana, apalduz, baina
noiz uzten zaio galdetzeari
atzoko gauaz gaurko ilargiari?
Zalantza bat dira zure begiak
argitu dezaten, ilunegiak,
utzi diozun galdetzeari
atzoko gauaz gaurko ilargiari.
Ezezagun bat da nire azala
nik ez dakit, berak esan dezala
utzi diodan galdetzeari
atzoko gauaz gaurko ilargiari.
Amildegi bat da zure bizkarra
izu ta desiren itsaslabarra.
Uzten al zaio galdetzeari
atzoko gauaz gaurko ilargiari?
Nola nahi duzu, ba, aska zaitzadan
loaren aurreko azken taupadan
ezin badiot utzi galdetzeari
atzoko gauaz gaurko ilargiari?
|
||||
5. |
BADAKIZUIA MARITXU
04:16
|
|||
Badakizuia Maritxu
nolaz utzi zintudan?
Gereziondo loraldi bat baizik ez zuelako iraungo
Badakizuia Maritxu
zuri esker dudala
norabide berri bat hautatu nere bizitzarako?
Amodiorik ez nuen egitan hartu zuganako
Dolu zidan presuna oso berezia zarelako
Badakizuia Maritxu
banandu egiteak?
Badakizuia Maritxu
amore emaiteak?
Badakizuia Maritxu
nola askatu nindun?
Badakizuia Maritxu
ez zarela errudun?
|
||||
6. |
BEGIZKOA
03:53
|
|||
Aspaldi elgar ikusi gabe
Kafetegian bildu gira
Zer egin duzu? zein eder zauden
joan zinenetik Luzaidera
Nola ipuinetan aurkitu nuen
egien jabe zen sorgina
Nigan nuela mendeetako
begizko baten azken mina
Agur etxea Agur sendia
Joan nintzen minaz beste aldera
harrizko bihotz gaztigatu hau
leun zezakeen ibaian behera
Bizitza osoa eman duzunez
egia ezin ikusirik
Orizu ama ama birjin bat
begiak trapuz estalirik
Orizu aita harri trinko hau
ta zure herra hortan eman
Zure aitak zuri eman kolpeak
jo itzazu hor, ez neregan
Agur etxea Agur sendia
joan nintzen minaz beste aldera
harrizko bihotz gaztigatu hau
Leun zezakeen ibaian behera
|
||||
7. |
XARMA
03:03
|
|||
Su, zuri esker gira bildu
Su, onart ta garbi gaitzazu
Bero, zurekilan bero
Urak ken ditzan gure minak gero
Su, zuri esker girela bildu...
Beldurra eramazu haize
Azkar nezazula
Hemen eta orain
Bakea ekarrazu haize
Ezti nezazula
Hemen eta orain
Bai, gorputzean dago dena
Bai, ene baitan dago
Bai, amentsetan dago dena
ta ekintzetan bego
Amodio
Bizilagun
Eman eta gero
mm... pozik gira ibiliko
|
||||
8. |
BEGOAK
03:19
|
|||
Airean dabiltzan urzoen hegalen
lumetan kantatzen ari den hegoak
larrazken minetan arbola apalen
hostoei ekartzen dizkie begoak :
larrazkenean
maite zaitut.
Airean dabiltzan urzoak
lumetan kantatzen hegoak
larrazken minetan arbolen
hostoei ekartzen begoak
Airean dabiltzan urzoen hegalen
|
||||
9. |
ELEZURTZAK
03:14
|
|||
Ekiaren distirak ur-hatsen gainean,
errekaren ezpondan nagiki lau belar,
izotzaren bakea itsasertz zainean:
irauteko zer beste duzu egun behar?
negurako jauntzitan igande goizetan
jeikitzen dira usu etxeko bazterrak:
meza-bideak hutsik, beti otoitzetan,
gogoratzean gure haurreko lasterrak.
artozango ustelak ihaurgi lurrean,
eta haien lausenguz kantari beleak
amets baten ondotik, nola elurrean!
ortzaizean ur bitez maitasun xedeak,
mina hazten dutenak azkorri urrean,
urratsean finkatuz karroindu eleak!
|
||||
10. |
EKITOLTZEAN
03:27
|
|||
Nire baitara eramaten nauen
Ekitoltzeko bidetik nabil.
Badakit orain
Nor naizen
Nola maite dudan,
Nire baitatik zure baitara
Daraman ekitoltzeko bidea
Zein den.
Distira begiak
Erretzen dizkit.
Badakit orain
Nor naizen,
Nola maite dudan,
(E)ta zure baitatik nire baitara
Datorren ekitoltzeko bidea
Zein den.
Ur hatsak naroa
Denbora mantsoaren desira
Lur gorrietan hatz eginez.
Ilunpeak memoria
Zuritzen dit :
Ihesten bezainbat
Bilatzen zaitut.
|
||||
11. |
BARTETAN
03:19
|
|||
Bartetan nenbilen
basa arrainkari
poliki, poliki
lotuz hagari
Ene kanizaren
peitak janak ziren
betan etzan nintzen
izkirik ez zen
Lo belardietan
Koartzak aldiz intan
Lantzarra ixila
Zaia sotila
Iguzki izpitan
Aturri errepiran
Etxalde guzitan
Seniderik ez...
Segidarik ez
Nun zira? Nun zira?
Gaztea, nun zira?
Nahi dauzut erakutsi nola,
nola arrainkatu izkira
|
||||
12. |
OSATZE ARIKETA
03:39
|
|||
Naizenari goroldioa hazi zaio... (naizenari)
erreka bazterrean zorrozten den harria ni
Izozten zaren aintzira zu
zerua beste dimentsio batean
Eta denbora
amaitzen ez den sekretu hori
|
Thierry Biscary
Singer, percussionnist.
Kantari, perkusionista
Streaming and Download help
If you like Thierry Biscary, you may also like: