We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

MUDA

by Thierry Biscary

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

    Basque lyrics and translated lyrics (english, español, français)
    Purchasable with gift card

      €13 EUR  or more

     

1.
MUDATZEN 02:45
Bere umezaroaz erantzi zenetik dago mudatua. Azal geruza bat falta zaiola dio berak. Kale bazterren batean utziko zuen azala kamiseta zaharrak uzten diren lez korapilo eginda. Oraindik azkura ematen diote oroiminek, zaurian hazkatzeko plazerarekin askiesten da. Azal geruza bat gutxiago daukala dio berak urtaro bakoitzean. Non biluztuko ote da hain azkar?
2.
TATUAIA 03:23
Loreak gorputzan tatuatu nahi ditut Petalak bularran Hostoak sabelan Loreak larruan josi itzazu orain lagundu nezazu orratz fin honekin Ez dizut erranen zergatik ote diren zainetan naukazu tintaz bete izkizu Loreak gorputzan tatuatu nahi ditut armadura on bat eraiki behar baitut Loreak larruan ederra sentitzeko gorputza nereganatzeko azken batean Nortasun berri bat lortzeko beharra daukat Loreak gorputzan tatuatu nahi ditut Petalak bularran Hostoak sabelan Bortxatu ninduen izana/duintasuna galarazi Sei urte nintuen bizi nahi dut, bizi...
3.
MUDA 03:10
Larrazken, negu, primadera, uda, ilbeltzetik eta abendura gidari aldagaitz den mentura, dena da funtsaren ñabardura. Ekintzak amentsen agindura, burutu gabekoen mindura, mina, arta, zauriak, arrangura... noizbait goraturen dut aingura. Muga bakarra duket: zerumuga. Ene isla ez dea izar hura? Azal-mamiak nahi ditut muda, nihaur izaiteko orena heldu da. Zer niz, izana ala deitura? Orroimina edo ahanztura? Ai, itzul nindaiteke gustura hau guztia hasi zen lekura... ...bagarik sartuko ez den bortura, ene baitako pentsamendura, ororen, deus ezaren sorburura... airea, lurra, sua eta ura. Mundurat jinik ere har modura, tximeleta ikusten dut ardura. Ez niz sofritzeko sortu mundura, bizipoza nahi dut berreskura. Muga bakarra duket: zerumuga. Ene isla ez dea izar hura? Azal-mamiak nahi ditut muda, nihaur izaiteko orena heldu da.
4.
ATZOKO GAUA 03:03
Oroitzapen bat da zure usaina apalduz doana, apalduz, baina noiz uzten zaio galdetzeari atzoko gauaz gaurko ilargiari? Zalantza bat dira zure begiak argitu dezaten, ilunegiak, utzi diozun galdetzeari atzoko gauaz gaurko ilargiari. Ezezagun bat da nire azala nik ez dakit, berak esan dezala utzi diodan galdetzeari atzoko gauaz gaurko ilargiari. Amildegi bat da zure bizkarra izu ta desiren itsaslabarra. Uzten al zaio galdetzeari atzoko gauaz gaurko ilargiari? Nola nahi duzu, ba, aska zaitzadan loaren aurreko azken taupadan ezin badiot utzi galdetzeari atzoko gauaz gaurko ilargiari?
5.
Badakizuia Maritxu nolaz utzi zintudan? Gereziondo loraldi bat baizik ez zuelako iraungo Badakizuia Maritxu zuri esker dudala norabide berri bat hautatu nere bizitzarako? Amodiorik ez nuen egitan hartu zuganako Dolu zidan presuna oso berezia zarelako Badakizuia Maritxu banandu egiteak? Badakizuia Maritxu amore emaiteak? Badakizuia Maritxu nola askatu nindun? Badakizuia Maritxu ez zarela errudun?
6.
BEGIZKOA 03:53
Aspaldi elgar ikusi gabe Kafetegian bildu gira Zer egin duzu? zein eder zauden joan zinenetik Luzaidera Nola ipuinetan aurkitu nuen egien jabe zen sorgina Nigan nuela mendeetako begizko baten azken mina Agur etxea Agur sendia Joan nintzen minaz beste aldera harrizko bihotz gaztigatu hau leun zezakeen ibaian behera Bizitza osoa eman duzunez egia ezin ikusirik Orizu ama ama birjin bat begiak trapuz estalirik Orizu aita harri trinko hau ta zure herra hortan eman Zure aitak zuri eman kolpeak jo itzazu hor, ez neregan Agur etxea Agur sendia joan nintzen minaz beste aldera harrizko bihotz gaztigatu hau Leun zezakeen ibaian behera
7.
XARMA 03:03
Su, zuri esker gira bildu Su, onart ta garbi gaitzazu Bero, zurekilan bero Urak ken ditzan gure minak gero Su, zuri esker girela bildu... Beldurra eramazu haize Azkar nezazula Hemen eta orain Bakea ekarrazu haize Ezti nezazula Hemen eta orain Bai, gorputzean dago dena Bai, ene baitan dago Bai, amentsetan dago dena ta ekintzetan bego Amodio Bizilagun Eman eta gero mm... pozik gira ibiliko
8.
BEGOAK 03:19
Airean dabiltzan urzoen hegalen lumetan kantatzen ari den hegoak larrazken minetan arbola apalen hostoei ekartzen dizkie begoak : larrazkenean maite zaitut. Airean dabiltzan urzoak lumetan kantatzen hegoak larrazken minetan arbolen hostoei ekartzen begoak Airean dabiltzan urzoen hegalen
9.
ELEZURTZAK 03:14
Ekiaren distirak ur-hatsen gainean, errekaren ezpondan nagiki lau belar, izotzaren bakea itsasertz zainean: irauteko zer beste duzu egun behar? negurako jauntzitan igande goizetan jeikitzen dira usu etxeko bazterrak: meza-bideak hutsik, beti otoitzetan, gogoratzean gure haurreko lasterrak. artozango ustelak ihaurgi lurrean, eta haien lausenguz kantari beleak amets baten ondotik, nola elurrean! ortzaizean ur bitez maitasun xedeak, mina hazten dutenak azkorri urrean, urratsean finkatuz karroindu eleak!
10.
EKITOLTZEAN 03:27
Nire baitara eramaten nauen Ekitoltzeko bidetik nabil. Badakit orain Nor naizen Nola maite dudan, Nire baitatik zure baitara Daraman ekitoltzeko bidea Zein den. Distira begiak Erretzen dizkit. Badakit orain Nor naizen, Nola maite dudan, (E)ta zure baitatik nire baitara Datorren ekitoltzeko bidea Zein den. Ur hatsak naroa Denbora mantsoaren desira Lur gorrietan hatz eginez. Ilunpeak memoria Zuritzen dit : Ihesten bezainbat Bilatzen zaitut.
11.
BARTETAN 03:19
Bartetan nenbilen basa arrainkari poliki, poliki lotuz hagari Ene kanizaren peitak janak ziren betan etzan nintzen izkirik ez zen Lo belardietan Koartzak aldiz intan Lantzarra ixila Zaia sotila Iguzki izpitan Aturri errepiran Etxalde guzitan Seniderik ez... Segidarik ez Nun zira? Nun zira? Gaztea, nun zira? Nahi dauzut erakutsi nola, nola arrainkatu izkira
12.
Naizenari goroldioa hazi zaio... (naizenari) erreka bazterrean zorrozten den harria ni   Izozten zaren aintzira zu zerua beste dimentsio batean   Eta denbora amaitzen ez den sekretu hori

about

MUDA evokes moult in a broad sense, personal evolutions and revolutions, the changes suffered or decided by different characters.

credits

released September 14, 2020

Music : Thierry Biscary
Arrangements : Jeremie Garat
Design : Guillaume Lamazou
Picture : Beñat Picabea

Musicians :
Thierry Biscary : voice
Jérémie Garat : guitars, mandolin, cello, percussions, voice
Joël Merah : guitar
Amaiur Cajaraville : double bass

Additionnal instruments and voices  :
Voices : Claudine Arhancet (1), Laura Etchegoyhen (1, 2, 4, 12), Ana Tellechea (6), Itziar Navarro (3, 6), Patxi Amulet (1)
Portuguese guitar : Diogo Mendes (4) - diogomendes.pt
Mandolin : Michel Claudio (5)
Clarinet : Carlos Noain (4, 11)
Accordion : Patxi Amulet (3, 6, 11, 12)
Snare drum : Nicolas Armendariz (3)

Recording studio : Reseda studio Cheraute (Xiberoa). 2019
Sound engineer : Jérémie Garat
Mix, mastering : Mikel F. Krutzaga

© Kalapita productions 2020

license

all rights reserved

tags

about

Thierry Biscary

Singer, percussionnist.
Kantari, perkusionista

contact / help

Contact Thierry Biscary

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Thierry Biscary, you may also like: